EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 17 de October de 2018
DOMUND: ALDA EZAZU MUNDUA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

EBANJELIOA: Markos 16, 15
«Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei».

IRAKURGAIA - GOGOETA
Mundua aldatu? Niiiiik? Eta nola? BAI, ZUK!

Hala hobeto ezagutu ahal izango ditugu mundua aldatzen hasi diren misiolariak, eta ohartuko gara gu ere, bakoitza bere lekutik eta bere egoeratik, misiolari bilaka gaitezkeela, Jesusen deiari erantzun emateko ausartak eta kementsuak bagara. Berak geuretik ateratzeko eta mundua aldatzearren borrokatzeko esaten digu.

Jesusek ez dizu eskatzen egin ezin duzun gauzarik. Bakarrik berari jarraitzeko esaten dizu, zeure gorabeherez. Ez da superheroien zeregina, gauza onak dituen eta aldi berean zalantzak eta ahuleziak dituen baina Jesusengan fidatzen den jendearena baizik. Jesusek zaren bezalako maite zaitu, eta mundua zure beharrean dagoela esaten dizu. Oraintxe. Ekin! Aurrera! Alda ezazu mundua!

 

Begira iezaiozu Rubiken kubo honi. Misio-kuboa da. Domun-en kartelean agertzen da. Bai, Jesusekin, misiolari txikia izanez, misiolari gaztetxoa, mundua alda dezakezu.

Aldatu duzu inoiz ezer zugan, senide, ikaskide, irakasle edo beste pertsonaren bat eredu hartuta, horri begiratuta? Horien jarreraren bat etsenplu izan da zuretzat? Azaldu zer gertatu zen.

Eta eragin diozu zuk inori aldaketarik? Hoberako aldaketarik? Hala izan bada, nola sentitu duzu zure burua? Hala izan ez bada,… nahiko zenuke zuk eraginda inor aldatzea?

Zer egin dezakezu, esaterako, zure ikaskideren bat hobera aldatzeko? Zer egin dezakezu hori hobetzeko?

OTOITZA
Jesus, Zu maisu Ona zara. Zure Berri Ona mundu guztira iristea nahi duzu. Eta, hala ere, hain gauza handirako, ekintza izugarrirako, nik laguntzea nahi duzu, ni txikia eta xumea izan arren. Lagun iezadazu zure misioan parte har dezakedala ohartzen, naizen bezala, hemendikxe, oraindanik, parte har dezakedala jabetzen. Lagun iezadazu Zu bezalakoa izaten. Hementxe naukazu, Jauna!

OTOITZA

Baliabide digitala – Bideoa:
 

https://www.youtube.com/watch?v=0UQzz7Dwuvk

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!