EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 17 de October de 2018
POBREZIA DESAGERTZEKO NAZIOARTEKO EGUNA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Esaera Zaharrak 22, 2

 «Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak: Jaunak egin zituen biak».

 

IRAKURGAIA: Pobrezia, giza eskubideen arazoa
 

Nazio Batuen Garapenerako Programaren datuen arabera, munduan 800 milioi lagunetik gora bizi dira egunean 1,25 dolarrekin baino gutxiagorekin, eta askok ez dute jatekorik eta edateko urik eskuragarri, ezta saneamendu egokirik ere. 

 

«Inoizko garapen ekonomikorik handiena eta baliabide teknologikorik eta bitarteko finantzariorik gehien dituen mundu honetan, eskandalu morala da milioika lagun pobreziarik gorrienean bizitzea», Muturreko Pobreziari eta Giza eskubideei buruzko Printzipio gidarien hitzaurrean esaten den bezala.

 

Pobrezia ez da arazo ekonomikoa bakarrik. Horregatik, ez diogu begiratu behar diru-sarrerarik eza baino ez balitz bezala. Fenomeno dimentsioaniztuna da, duintasunez bizitzeko oinarrizko gaitasunen gabezia ere barne hartzen duena. Pobrezia, berez, giza eskubideen arazoa da, premiazkoa, eta aldi berean giza eskubideak urratzearen kausa eta ondorio. Pobreziak, bada, eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen urratzea du ezaugarri. Pobrezian bizi diren pertsonek beren duintasuna eta berdintasuna ukatzea jasan behar dute. Pobrezia gutxitzea eta desagerraraztea, beraz, gizarte guztien betebeharra da.

 

Orain 31 urte, 1987ko urriaren 17an, Joseph Wresinski apaizak pobreziaren aurka borrokatzeko deia egin zuen, Muturreko Pobrezia gainditzeko Munduko Eguna “ospatzera” animatuz. Bost urte geroago, Nazio Batuen Biltzar Orokorrak, dei horretan inspiraturik, urriaren 17a Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egun deklaratu zuen (47/196 ebazpena).

 

Aurtengo gaia:

 

“Baztertuenekin bat egin, giza eskubideak eta duintasuna erabat errespetatuko diren mundua eraikitzeko”.

 

Informazio gehiago:

http://mundosinmiseria.org/article/nota-explicativa-del-tema-del-17-octubre-2018

 

https://www.un.org/development/desa/socialperspectiveondevelopment/wp-content/uploads/sites/27/2018/09/nota-explicativa17octubre2018.pdf

 

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Denok gara pobre edo behartsu nolabait, alde batetik edo bestetik. Inork ez du denetik ugari. Gure pobreziek gure arteko solidaritateari dei egiten diote. Halaxe bakarrik lortuko dugu gizaki guztien  arteko bakea.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA-BIDEOA: Día Internacional para la erradicación de la pobreza https://www.youtube.com/watch?v=JQSLGM-FAbQ

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!