EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 17 de October de 2018
ELIKADURAREN MUNDUKO EGUNA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Isaias 58, 9-10

Zuk dei egin eta hark erantzun egingo dizu, zuk laguntza eskatu eta hark esango: «Hemen nauzu!» Uztarri oro baztertzen eta salaketak eta gaizki-esateak uxatzen badituzu, gose denari zeure ogia ematen eta behartsuaren premiari erantzuten badiozu, orduan, ilunpetan distira egingo du zure argiak, zure gau beltza eguerdi bihurtuko da».

IRAKURGAIA


2018ko urriaren 16a, gaur, Elikaduraren Munduko Eguna da. Honen helburua: munduko herriak munduko elikadura-arazoaz kontzientziatzea eta gosearen, desnutrizioaren eta pobreziaren aurkako borrokan solidaritatea indartzea.

Xedeak:

+ Herri guztietan nekazaritza-produkzioaz gehiago arduratzea eta horretarako ahalegin nazional, aldebiko, aldeaniztun eta gobernuz kanpoko handiagoa egitea bultzatu.

 + Garapen-bidean dauden herrialdeen arteko lankidetza ekonomikoa eta teknikoa bultzatu.

 + Landa-lurretako biztanleek, emakumeek eta talde behartsuenek batik bat, beren bizi-baldintzei eragiten dieten erabaki eta jardueretan parte hartzea eragin.

 + Munduko gosearen arazoaren jatorriari/izaerari buruzko kontzientzia areagotu.

 + Garapen-bidean den munduari teknologiak eramatea eragin.

 + Gosearen, malnutrizioaren eta pobreziaren aurkako borrokan solidaritate nazionala eta nazioartekoa sustatu.

 Datua: Urtean munduko biztanleriak behar duen janari-kopurua baino bi aldiz gehiago produzitzen da, hala ere milioika lagunek gosea jasaten dute.

 Jatorria: Elikaduraren Munduko Eguna (World Food Day) 1979an ezarri zuen Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundearen Biltzarrak edo FAOk. Halako egunez fundatu zen FAO bera 1945ean.

Informazio gehiago: www.fao.org/home/es

 

 

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO
 

Besteekiko sentiberatasuna areagotzea benetakotasunez eta zintzoki bizitzeko modua da. Hala bizi nahi duzu zuk? Bizitza bete-betea eduki nahi duzu?          

OTOITZA

BIDEOA: Día mundial de la alimentación:
 

https://www.youtube.com/watch?v=VexzOlZNUf4&list=PLzp5NgJ2-dK5wxJndfzXDAjRsleyB6-iX

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!