EGUNEKO DATUAK
osteguna, 10 de urria de 2019
ZORIONTSU IZATEKO ZENBAIT ARAZO

Kaixo, lagunok.

Konturatuko zineten sarritan ospatu beharreko gertaera bereziren baten zain egoten zaretela. Festak, urtebetetzeak, familiako ospakizunak, nota onak, sariak… gertaera berezi horietako batzuk dira.

Ematen du, batzuetan, horrelako momentuetan bakarrik zaretela zoriontsu.

Hala ere, asko dira zoriontsu izateko ditugun arrazoiak, jaikitzen garenetik oheratu arte.

Kontua da ez dakigula egunero gure inguruan gertatzen diren gauza on guztiak apreziatzen. Egin gogoeta unetxo batean… eta ikusiko duzue esan dizuedan hau egia dela. Gurasoak… lagunak… jolas-ordua… maite zaituztetenek etengabean eskaintzen dizueten laguntza…

Horregatik, zuen adiskide naizenez, nire aholkua hauxe da: bizitza ilusioz eta optimismoz ikusten ikasi.

Ikusiko duzue bizitzan zoriontsu izateko arrazoi asko dagoela.

OTOITZA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=nOWYL7GrnIw

(La Salle Lema 2019.2020 - Educación Primaria)

ZUK MAITE NAUZU, JAUNA,
ETA NI ZORIONTSU IZATEA NAHI DUZU.
Nire adiskide eta ikaskideekin jolasten naizenean.
ZUK MAITE NAUZU, JAUNA,
ETA NI ZORIONTSU IZATEA NAHI DUZU.
Bizia eman didazulako eta osasuntsu nagoelako
ZUK MAITE NAUZU, JAUNA,
ETA NI ZORIONTSU IZATEA NAHI DUZU.
Munduan diren gauza ederrengatik,
ZUK MAITE NAUZU, JAUNA,
ETA NI ZORIONTSU IZATEA NAHI DUZU.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!