EGUNEKO DATUAK
asteartea, 3 de abendua de 2019
ABENDUAK 3, asteartea, EUSKARAREN EGUNA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Gaur Euskararen Nazioarteko eguna da eta horregatik, gure hizkuntza euskara dela gogoratzeko egun berezia izango da eskolan. Ekintza batzuk egingo ditugu baina gogoratu hizkuntza egunero eta une oro erabili behar dela, ez ekintza jakin hauetan bakarrik. Beraz, ea saiatzen garen beti entzuten, eskolan nahiko ahazten ari zaigulako.

Baina zergatik ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an?

1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuen baina 1995. urtean instituzionalizatu zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.

Euskararen Eguna guztiz lotuta dago Xabierko Frantzisko deunarekin. 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetan ere ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Honekin batera, Nafarroako eguna ere ospatzen da.

OTOITZA

Eguna gogotsu hasteko, zuetariko askok bidalitako bideoekin sortutako bideoa ikusiko dugu. Gozatu!

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=cWbghDyrOjQ

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!