EGUNEKO DATUAK
igandea, 16 de otsaila de 2020
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
TRADIZIOAK
Astelehena: Goizeko Gogoeta Otsailak 17
Kaixo lagun! Aurretik, bost eguneko aste baten aurrean aurkitzen gara… lasai, Inauteriak hor bertan baitauzkagu… Ah! Inauteriak!...mozorroak, dantzak, jaiak, maskarak,… zeintzuk dira gure egunerokoan erabiltzen ditugun maskarak? Inauterien atarian gauden
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

Aurretik, bost eguneko aste baten aurrean aurkitzen gara… lasai, Inauteriak hor bertan baitauzkagu… Ah! Inauteriak!...mozorroak, dantzak, jaiak, maskarak,… zeintzuk dira gure egunerokoan erabiltzen ditugun maskarak? Inauterien atarian gauden honetan gogoeta interesgarria izan daiteke neska-mutilekin egiteko ere… garen bezalakoak azaltzen al gara besteen aurrean edo zeintzuk dira janzten ditugun maskarak, egoera ezberdinetan?...

…bidelagun ON, Aste ON izan dezazuela!

Egun on!

Astelehenero bezala gaur atzoko ebanjelioarekin hasiko gara, atzo irakurri genuen zatia oso luzea zen baina esaldi honekin mezua ulertuko dugu:

 «Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu, utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera.”

Zerbait badaukagu beste pertsona batekin, zer egin behar dugu? Berarengana joan eta arazoa konpondu, hitz egi, bakeak egin,  bizitza honetan bakean hobeto bizi bagara.

Entzun ipuintxo hau:

ZERTARAKO?
Samurai zahar jakintsua Tokiotik gertu bizi zen; gazteei irakasten ematen zuen denbora. Agurea zen arren, edozeini gehiago egiteko gauza zela esaten zuten.

Egun batean, gerrari bat, inolako eskrupulurik gabeko gizona, joan zitzaion. Famatua zen probokazioaren teknika erabiltzen zuelako. Beti kontrakoak lehen mugimendua egin arte itxaroten zuen… eta orduan, aurrekoaren huts eta okerrez ohartzeko oso bizkorra zenez, berehala eta ziztuan kontraeraso egiten zion. Hala, borrokarik galdu gabea zen. Eta samuraiaren ospea handia zenez, uste zuen, hari kontra eginda irabazle edo garaile ateratzen bazen, bere fama handituko zuela.

Samurai zaharraren ikasle guztiak desafioaren aurka agertu ziren, baina samuraiak, agure zaharrak, onartu egin zuen.

Denak hiriko plazara joan ziren… eta han gerrari gaztea maisu zaharra iraintzen hasi zen.  Harriak jaurti zizkion, aurpegira txistua bota zion, laidorik handienak esan zizkion, gauza ikaragarriak.  Orduetan saiatu zen gerrari gaztea agurea zirikatzen eta probokatzen, baina samuraia ezer esan gabe eta zirkinik egin gabe egon zen denbora guztian. Ikasleek ez zuten ulertzen maisuak nola aguantatzen zituen probokazio eta irainok.

Egunaren azkenean, neka-neka eginda, burua makurtuta, gerrari gaztea erretiratu egin zen.

Samurai zaharraren ikasleek, harrituta, zera galdetu zioten maisuari:

- Nola jasan dituzu lotsagarrikeria horiek? Zergatik ez duzu ezpata atera, gure aurrean kikil  gisa agertu ordez?

Samurai zaharrak:

- Inork oparirik ekartzen badizue eta zuok oparia onartzen ez baduzue, norentzat izango da oparia azkenean?

- Ekarri duenarentzat, jakina - erantzun zion ikasle batek.

-Tira, horixe berori gertatzen da, ba, inbidiarekin, amorruarekin eta irainekin –esan zuen maisuak-. Onartzen ez direnean, aldean ekarri dituenarentzat dira.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Zer ondorio atera dezakegu istorio honetatik? Zuen ustez, ondo eta zuzenki jokatu zuen samurai zaharrak? Zergatik? Zer egingo zenuketen zuek?

Ziur nago denok nahi duzuela besteengandik tratu ona jaso, ezta? Ba horixe da besteei eman behar diezuena: tratu ona. Hau da, errespetua eta adeitasuna, irainik gabe.

Besteek zuek errespetuz, adeitasunez eta maitasunez tratatzea nahi baduzue, trata itzazue zuek errespetuz, adeitasunez eta maitasunez besteak.

OTOITZA

Bideoa:Larunbatean HAUR MINBIZIAREN AURKAKO EGUNA, ospatu zen. Guk gaur keinu bat egingo diogu ume gaixo hauei eta gure solidaritatea bidaliko diogu: https://www.youtube.com/watch?v=Z7MhRh-KAao

OTOITZA

Jesus, hurbil sentitu nahi zaitut,

nire alde egiten duzun guztia baloratzeko.

Jauna, zuk askotan barkatu didazu.

Zure etsenpluari jarraituz,

izan nadila gauza nolabait mintzen nautenei barkatzeko, horiek maitatzeko.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!