EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 24 de April de 2024
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakI/asteazkena

BOST ATZAMARREN OTOITZA

Gaurko otoitza berezia da; kristau garenez, gure arduretariko bat otoitza da, ez bakarrik gure aldekoa eta gure arazoak konpontzekoa, harantzago begiratu behar baitugu, besteekin konprometituta bizi behar baitugu. Horretarako, gaurko otoitza:

Bost atzamarren otoitza

  • 1.Atzamar/hatz lodia zugandik hurbilen dagoena da. Hortaz, hasi zugandik hurbilen daudenen alde otoitz eginez. Gogoratzeko errazenak dira horiek. Maite ditugunen alde otoitz egitea zeregin gozoa da.
  • 2.Hurrengo atzamarra erakuslea da. Egin otoitz irakasten, hezten eta sendatzen dutenen alde. Laguntza eta jakituria behar dituzte beste batzuk bide onetik eramateko. Eskatu horien alde beti zure otoitzetan.
  • 3.Hurrengo atzamarra luzeena da. Gure buruzagiak, gobernariak eta agintariak dakarzkigu burura. Jainkoaren laguntza behar dute.
  • 4.Hurrengo atzamarra nagia da. Hau da gure atzamarrik ahulena. Egin dezagun otoitz ahulenen alde, gaixoen edo atsekabetuen alde. Gure otoitzen beharrean daude.
  • 5.Azkenik atzamar txikia dator, denetatik txikiena. Zeure alde otoitz egitea gogorarazi beharko lizuke.

Lehenengo lau taldeen aldeko otoitza bukatu duzunean, zure beharrak perspektiba egokian agertuko zaizkizu eta zeure alde modu eraginkorragoan otoitz egiteko prest egongo zara [Frantzisko Aita Santua, Argentinako gotzain izan zenean].

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

Bideoa:The Echo of Life:Gozatu dezagun naturaren edertasunarekin...
https://www.youtube.com/watch?v=qEHJ-zCT3FU

 

COGS: Mundua aldatzen ari da:

https://youtu.be/4g1i54C7vGo

 

OTOITZA

Eskerrak, Jesus, maitasunaren mezua zabaldu duzulako; oso pozik gaude. 

Eskerrak, Jesus, gurekin zaudelako. 

Eskerrak, Jesus, munduko argia zarelako. 

Eskerrak, Jesus, gure artean bizi zarelako. 

 

GURE AITA errezatuko dugu denok batera, astean zehar geratzen zaizkigun egin beharrekoak kontuan izanda.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!