EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 24 de April de 2024
A. ZAINDU DITZAGUN ZUHAITZAK
Haur Hezkuntza GG_P5 La Salle Jones_tarteko egunak / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Proiektuan zehar tarteka entzungo dugun abestia izango da hau, gure ingurune hurbila zaintzea zein garrantzitsua den gogoratzeko balioko digu.

Udaberrian gaude eta zuen ingurunean gertatzen ari denari adi begiratzen badiozue konturatuko zarete zuhaitzetan hostoak, loreak…ateratzen ari direla. Zuhaitzek airea garbitzen laguntzen dute eta gure osasunarentzat ona da hori beraz, zaindu ditzagun zuhaitzak! Proiektu honetan izango dugun lema da eta abesti honekin ondo ikasiko dugu!

 

OTOITZA

Landareak eta zuhaitzak ederrak dira.

Ez dakite hizketan edo pentsatzen,

baina Zuk, Jauna,

zaindu egiten dituzu eta

ura ematen diezu egarri direnean.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!