EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 13 de April de 2021
AHOLKU ONAK

Nola ikasi zenuen bizikletaz ibiltzen?

Ziur asko, norbaitek zenbait aholku eman zizkizun eta gero zuk asko praktikatu zenuen. Ikasten modu berberean ikas dezakezu. Inor ez da ikasten ikasita jaio. Zenbait ikasketa-teknika ikasi behar dituzu, gero praktikatu eta ikasketa-ohitura onak garatzeko. Hona hemen hobeto ikasteko sei pauso:

1. Adi-adi egon.  Ikasteko ohitura onak eskolan hasten dira. Bazenekien ikasten jarri baino lehen ikasten hasia zarela? Nolatan? Eskolan/ikasgelan andereñok edo maisuak zer dioen adi egoten zarenean, ikasteko prozesuari hasiera ematen diozu.

2. Apunte egokiek ikastea errazten dute. Ez dakizu apunterik hartzen? Irakasleak eskolan azaltzen edo arbelean idazten duena idatziz jaso. Saia zaitez letra ona egiten, gero apunteok behar bezala ulertzeko.

3. Ikastea aurretiaz planifikatzen baduzu, hobeto ikasiko duzu. Ostiral goizean duzun azterketarako ostegun arratsaldean hasten bazara ikasten, gau osoa eman beharko duzu estudiatzen. Denok atzeratzen dugu zerbait noizean behin, baina ez da gauzarik onena. Hobe duzu ikasteko denbora aldez aurretik planifikatu. Horretarako laguntza behar baduzu, eskatu amari edo aitari denbora antolatzeko ordutegia diseinatzen laguntzeko. 

4. Atalak edo zatiak egin! Material asko ikasi behar duzunean, on egingo dizu materiala zatitzeak. Eman dezagun 20 hitzi buruzko ortografia-proba duzula. Hitz guztiak batera ikasi ordez, egin lau edo bost hitzeko multzoak. Egunean multzo bat edo bi ikasi. Ez kezkatu lehenengo ikasitakoa ahazten bazaizu, hortxe igartzen baita praktika. Errepasatu! Zenbat eta gehiago errepasatu, orduan eta errazago gordeko duzu datua buruan.

5. Ataskatuta bazaude, laguntza eskatu.  Ezin da ondo ikasi, gaia ulertzen ez bada.  Irakurri berriz liburua edo apunteak. Lagundu dizu horrek? Ez badizu lagundu, eskatu irakasleari berriz azaltzeko. Etxean ari zarenean ataskatzen bazara, eskatu amari edo aitari laguntzeko.

6. Ondo lo egin! Azterketa bihar da. Zure ikasketa-plana bete duzu eta azaldu dizkizugun teknikak erabili dituzu, baina, bat-batean, dena ahaztu zaizula uste duzu.  2+2 zenbat den ere ez dakizu! Ez urduri eta artega jarri! Zure buruak eman diozun informazio guztia bereganatu behar du… eta denbora behar du horretarako. Saia zaitez gauean ondo lo egiten eta ikusiko duzu bihar nola dena burura etortzen zaizun. Primeran jakingo duzu gaia!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Indiferencia – Axolagabekeria: https://youtu.be/F_Msajp1asA

 

 

OTOITZA

Jesus adiskidea, lagun iezadazu apala eta zintzoa izaten.
Ez naizenaren itxurarik ez egiten eta besteen gainetik ez jartzen.

Irakats iezadazu beti egia esaten, gezurretan ez ibiltzen, batzuetan zail egiten zaidan arren eta borondate handia behar dudan arren. 

Ireki nire bihotza, besteengan pentsatzeko.

Eman kemena eta ausardia, zintzoa izateko eta gauzak ahaleginez eta ekinez irabazteko. Amen.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!