EGUNEKO DATUAK
Friday, 26 de April de 2024
GG/HH-LH/ApirilakIV/ostirala

ZENBAT ZABORRA SORTZEN DUGU.

Barkatzen dugun eta lehengoa ahaztuta berriro hutsetik hasten garen pertsonak gara?

Nork ez du inoiz etxean garbiketarik egin? Mahaia batu, harrikoa egin, arropa gorde, zaborra jaitsi, zorua ekortu, bainugela garbitu,… Etxean laguntza izan nahiz ez izan, noizean behin derrigorrez burutu behar dira zeregin horiek, etxe atsegingarrian bizi nahi badugu.

Ikastetxea garbi edukitzea ere gure zeregina da, leku atseginean ikasi eta jolastu nahi badugu. Hortaz, gure gauzak batuta edukitzen saiatuko gara (motxilan edo idazmahaian gauzak ordenatuta eta txukun gorde behar dira); ikasgeletan, patioetan eta komunetan paperontziak erabiliko ditugu; geure garbitasuna ere zainduko dugu (gorputz-hezkuntzako klasearen ondoren dutxa, eskuak garbi, arropa garbi,… gure ondoan egotea atsegina izan dadila). Gure eskolako lanetan aurkezpena, ordena, txukuntasuna,… zaindu beharreko gauzak dira. Detaile hauek eta gainerakoak  zaintzea garrantzitsua da, horrela gu gure buruarekin eta besteak gurekin gustura sentituko garelako/direlako.

Eta gure familiaren etxea eta gure bigarren etxea, hots, ikastetxea, garbitzeko kontuetan egunean jarri ondoren, zure bizitzan ere garbiketa (metaforikoa) egitera gonbidatzen zaitugu, hau da, zure egunerokoan ura eta xaboia erabiltzeko, hots, barkatzeko, gonbit egiten dizugu. 

Hasteko, barkatu lehenengo zeure buruari; emaiozu beste aukera bat zoriontsu izaten saiatzeko. Agian hiztegi zikin samarra erabiltzen duzu; saia zaitez gauza berbera birao barik esaten. Beharbada edonola egiten dituzu eskolako lanak; saia zaitez ordena jartzen, gauzak txukun egiten eta ondo antolatzen, denerako denbora izan dezazun eta dena ahalik eta ondoen egon dadin. Gerta dakizuke beste pertsona batzuei inbidia izatea eta horiez marmarka ibiltzea; saia zaitez zerk eta zergatik molestatzen zaituen aztertzen, gero ahalegindu hobetu nahi duzun hori hobetzen eta nahi duzuna lortzen… eta baztertu, erabat, sentimendu txarrak.

Gero, barkatu besteei zazpi milatan zazpi aldiz (beharrezko den guztietan). Gerta dakizuke zuretzat eta besteentzat, neurri bera erabili beharrean, neurri ezberdinak erabiltzea eta zuk egiten duzuna justifikatzea eta besteek egiten dutena gaitzestea. Saiatu zure buruarekin eta besteekin zuzena izaten, ikasi ondo dagoena eta gaizki dagoena bereizten eta ahalegindu horren arabera jokatzen.

Ziur hainbat gauza bururatzen zaizkizula zure bizitzan garbiketa behar dutenak. Ausart zaitez zure bizitza ikuskatzen eta hobetzeko plana antolatzen, zeugan bizitzea zure bizialdiko esperientziarik gozoena izan dadin, zeu zeuretzat etxerik onena izan zaitezen.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Fragmentos:

https://www.youtube.com/watch?v=V-rXgE_ZDLg

 

The Egyptian Pyramids - Funny Animated Short Film (Full HD):

https://youtu.be/j6PbonHsqW0

 

OTOITZA

GURE AITA errezatuz, amaituko dugu gure otoitza.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!