EGUNEKO DATUAK
Friday, 26 de April de 2024
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakI/ostirala

GIZAKIA, KOLORE ANITZEKO ARRAZA

Harrigarria iruditu arren, pertsona batzuen azala urdinxka da. Azalaren koloreak etnia berezia egiten ditu.

Arraza-integrazioaz eta bestelakoekiko errespetuaz ari garenean, arrazen kolore nagusia aipatzen da, horregatik inor diskriminatua edo baztertua izan ez dadin. Pertsona guztiek eskubide berberak dituzte, euron azalaren kolorea edozein dela.

Mendeetan zehar gizakiak azalaren kolorearen arabera bereizi ditu arrazak: zuria, beltza, horia,… baina  “larrugorriak” ere badaude: Ipar Amerikako belaze zabaletako indioak.

Historian zehar, Martin Luther King izan da arrazagatiko diskriminazioa eliminatzearren   gehien saiatu direnetariko bat.

Etnia batek azal urdina du. Andeetako leku altuenetan bizi da. Fenomeno natural bat da azal urdinaren arrazoia edo eragilea: odolean hemoglobina gehiegi izatea. Kontua da, Andeetako biztanle horiek, hain leku garaietan bizi behar dutenez, oxigeno-eskasiaz bizi direla, eta horrek gehiegizko hemoglobina eta, ondorioz, azal urdina eragiten diela.

Gizakiak jasan behar dituen bizi-baldintzek egiten dute gizaki hori ezberdin; ez bakarrik azalaren koloreak, baita pentsamoldeak edo ohiturek ere. Kulturaren eta zibilizazioaren ezaugarri dira ezberdintasun edo alde horiekiko errespetua eta horiengatiko aberastasuna.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETA: tolerantziaz eta azalaren azpian dagoen gizakiaz. “Despistatu” egiten gaituen kolorearen azpian berdintzen gaituzten gauza asko daude, aldentzen gaituztenak baino askoz gehiago. Ezberdintasun kulturalek aberastu egiten gaituzte, nola jakinez gero.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: Respect Rap Only:

https://youtu.be/iGuT9-_Y5J4

 

Joy & Heron - Cortos de Animación 3d by Passion Pictures:

https://youtu.be/fe4avmYnCvs

 

Eskerrak, Jesus, maitasunaren mezua zabaldu duzulako; oso pozik gaude. 

Eskerrak, Jesus, gurekin zaudelako. 

Eskerrak, Jesus, munduko argia zarelako. 

Eskerrak, Jesus, gure artean bizi zarelako. 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!